top of page

ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA

Kaltetuta dagoen hortzaren erauzketa saihesteko burutzen den teknika da. Txantxarrak edo bestelako patologiak sorturiko kaltea atzean utzi eta hortzaren osasuna, funtzioa zein estetika berreskuratzeko erabiltzen da. Lehenik, hortza garbitu eta kaltetutako ehuna tratatzen da eta, ondoren, obturazio edo enpaste bat jartzen da.

​

​

Hortzen kaltea prebenitzen duen odontologia arloa ere hemen sartuko genuke; hau da, prebentzioko odontologia. Epe ertain eta luzean, hortz tratamenduen beharra murrizten du. Esaterako, fosa eta fisuren estaltzea.

fresa-material-dentista_edited.jpg
bottom of page